Irigoien, erakustaldi batean (E. Albizu Lizaso)
Harri Txikien Gipuzkoako txapelketa irabazi du Aimar Irigoien harri-jasotzaile errezildarrak, eta bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren, Zarauzko Mikel Lopetegi
Urra eta Hodei Iruretagoiena
Izeta IV.a
. Laugarren postuan gelditu da Iñigo Eizagirre
Eiza zarauztarra.
Igandean jokatu zuten txapelketa, Usurbilen (Gipuzkoa). Hiru minutuko hiruna txandatan honako harriak altxatu behar zituzten: 125 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kuboa eta 100 kiloko bola. Irigoienek 80 jasoaldi egin zituen bederatzi minutuan, hau da, 9.075 kilo altxatu zituen. Zortzi jasoaldi gutxiagorekin –72 guztira–, 8.200 kilo igo zituen Urrak. Izeta IV.ak ere 73 jasoaldi egin zituen, baina Urrak baino pisu gutxiago altxatu zuen: 8.137,5 kilo.
Harri Txikien lehiaketako irabazlea izaten da orotara pisu gehien altxatzen duena, eta bederatzigarrenez jantzi zuen txapela errezildarrak Usurbilen. Oso marka ona egin zuen Irigoienek; izan ere, azken urteetako lanak hobetu zituen. 2010ean soilik altxatu zuen harri-jasotzaileak pisu gehiago; hain zuzen, 9.087,5 kilo.