Araba eta Maria Etxetxiki ostegunean itxita, lanengatik

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 4a

08:00etatik 19:00etara itxita egongo dira kale horiek.

Maiatzean hasi ziren biribilgunea eraikitzen. (Aritz Mutiozabal) Duela hilabete batzuk hasi ziren Itxasmendi auzoaren sarreran biribilgunea eraikitzeko lanekin. Ostegunean, bidegurutzeko obrak egiteko itxi egingo dituzte Araba zein Maria Etxetxiki kaleak. 08:00etatik 19:00etara, zehazki. Hori guztia, euririk egiten ez badu. Sarrera-irteerak Maria Etxetxikitik izango dira eta Itxasmendiko autobus geltokia mantendu egingo dute. Hala ere, lanen ondorioz autobusa atzerapenarekin heldu daitekeela ohartarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide