Dodek eta Palenzuelak irabazi dute NSP Zarautz SUP Race lasterketa Pro mailan

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 2a

Pro mailako parte-hartzaileak Zarautz SUP Race txapelketan uretarantz korrika. (Aiora Larrañaga/Hitza) Gaur goizean NSP Zarautz SUP Race txapelketa jokatu da Zarauzko hondartzan. Bi ibilbide osatu dituzte parte-hartzaileek, bata 12 kilometrotakoa PRO mailakoek osatu dutena, eta bestea 5 kilometrokoa. Florent Dode arraun surflari frantziarrak 00:55:29:03 denboran osatu du 12 kilometroko ibibilbidea gizonezkoen PRO mailan. Emakumezkoetan, Cyara Palenzuela hondarribitarra izan da ibilbidea osatu duen bakarra, 01:11:03 denbora eginda. SAILKAPENA PRO Gizonezkoak 1.- Florent Dode 00:55:29,031 2.- Jurgi Zulaika 00:55:55,103 3.- Roman Frejo 00:59:42,797 PRO Emakumezkoak 1.- Cyara Palenzuela 01:11:03,000

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide