Hasiera batean eguraldia lagun izan ez badute ere, orduan orduan hasi dute gaur NSP Zarautz SUP Race txapelketa. 11:15erako NSP Zarautz SUP Race txapelketako parte-hartzaileak irteera puntuan ziren, 11:30ean lasterketari hasiera emateko prest. Bi ibilbide zehaztu dituzte antolatzaileek kirolarien mailaren arabera. Bata 12 kilometrotakoa, eta bestea, motza, 5 kilometrotakoa. Luzea egin dutenak Munoa paretik irten dira eta Getariara heldu; motza egin dutenak, berriz, hondartza parean egin dute ibilbidea, itsas ertzetik barrualdera.
[flickr_set id="72157667727029373"]