Patxi Agirre, Miren Narbaiza, Maite Martiarena eta Ilargi Agirre.
Taldea 2013an sortu eta urtebetera eman zuen argitara estreinako diskoa Perlak laukoteak. Lan hark harrera beroa izan zuen, eta ahoz aho euren izena zabaltzen joan zen han-hemenka. Taldea ezagutzera emateko orduan, 2014ko Gaztea Maketako Lehiaketako finalerako sailkatzeak "bultzada" eman zietela uste dute taldekideek. "Egiten duguna beharbada Euskal Herrian ez zen egiten. Antzekoa egin duten taldeek ingelesez egin dute, eta guk euskaraz. Gainera, hiru emakume gara oholtza gainean. Eskaintza nolabait ezberdina izan da, eta horrek izan du nolabaiteko eragina", nabarmendu du Maite Martiarena abeslariak eta gitarristak.
Bi urtetan 60 kontzertu eskaini ondoren, abesti berriak sortzeko "beharra" sentitu zuten, eta behar hori
Itzaletatik (Gaua Records) bigarren diskoan islatu dute. "Hasieran blokeo moduko bat izan genuen, baina ekin genionean askatu egin ginen. Dena oso naturala izan da. Ez gara bereziki zerbaiten bila joan, abestiak sortzen joan gara eta gero zorroztu egin ditugu gure izaera emanez", dio Martiarenak.
Irakurri erreportaje osoa,
Zarauzko Hitzaren webgunean.