Xirimiritik, Orballo-tik, lurra lantzen zuten gazteengana egin duzu salto, Zagales-era. Nolatan izan da?
Udalak proposatu zion Francisco Zurbaran elkarteari Extremaduratik etorritakoen aitortza egiteko, eta Antonio Garciak, orduko lehendakariak, niri eskatu zidan liburua idazteko. Gauza bera gertatu zen Orballo-rekin ere, nahiz eta kasu horretan, nik Galiziako sustraiak izan. Carballeira elkartearekin jarri ziren harremanetan, galiziarren inguruko zerbait egite aldera. Nik uste asmatu zela eta Extremadurakoei dagokionez ere hala gertatu dela. Izan ere, liburua hor geratzen da, argazkiak ditu, etxera eraman dezakezu, zure seme-alabek eta bilobek irakur dezakete… Gauzak idatzita uzten ez badira, haizeak eramaten baititu.
Izan ere, istorio esanguratsuekin egin duzu topo.
Belaunaldi oso batek esperientzia izugarriak bizi izan ditu, momentu historiko oso gogorretan bizi izan direlako. Horiek jasotzea beharrezkoa dela uste dut. Testigantza liburu hauek idazterakoan jende ikaragarria ezagutu dut, istorio oso latzak kontatu dizkidate… Eta beste belaunaldi batekoak izanik, arriskua dago testigantza horiek desagertzeko.
Irakurri elkarrizketa osoa,
Zarauzko Hitzaren webgunean.