San Pedro Egunaz gozatzen ari dira Elkanon

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 29a

San Pedro Eguna ospatzen ari dira Aiako eta Zarauzko Elkano auzoan. Atzo iluntzean bota zuten txupina, festei hasiera emateko, eta gaur, mezaren ondoren, frontoi eta elkarte berrien inguruan elkartu dira bertaratu direnak, jaiaz gozateko. Lehiaketan parte hartutako patata tortillak dastatzeko aukera izan dute, Laja eta Larrañaga trikiti doinuz girotuta. Argazki bilduma Zarauzko Hitzaren webgunean ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide