Hamarkada erabat zaratatsua

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 29a

'ZarataZarautz' irratsaioak 10 urte bete ditu, eta iganderako jaialdia antolatu du Putzuzulon. Antidogmatikks, Hell Division, Kamorrah eta Diskoiraa taldeek joko dute.

Antidogmatikss taldea 80eko hamarkadako emanaldietako batean. Hamar urte bete ditu aurten Zarauzko Arraio Irratiak, eta hainbat ekitaldi egin zituzten maiatzean urtemuga ospatzeko. Arraiorekin berarekin batera, badira hasiera hartan jaio eta oraindik osasuntsu jarraitzen duten irratsaioak, eta horiek ere euren ospakizun jaialdiak egiten ari dira. Kaiolatik saioak, esaterako, hilabete hasieran antolatu zuen, eta orain ZarataZarautz saioaren txanda izango da. Igande honetarako, uztailaren 2rako, ZarataZarautz 10 urte zaratatsu jaialdia antolatu dute Putzuzulo gaztetxean. Lau musika taldek hartuko dute parte festan: Diskoiraa, Kamorrah, Hell Division eta Antidogmatikss, hain zuzen ere. Kontzertu emanaldiak 21:30ean hasiko dituzte, eta sarrerak bost euro balioko du. Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide