Espainiako Gorteetarako EAJren hautagaiak Zarautzen izan dira

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 23a

Han izan dira, besteak beste, Kongesurako Gipuzkoako EAJren zerrendaburu Joseba Agirretxea eta Senaturako Gipuzkoako zerrendaburu Maria Eugenia Iparragirre.

Espainiako Gorteetarako EAJren hautagaiak eta hainbat alderdikide Zarautzen izan dira gaur, osteguna, eguerdian, hauteskundeetako kanpainaren barruan. Han izan dira, besteak beste, Kongesurako Gipuzkoako EAJren zerrendaburu Joseba Agirretxea eta Senaturako Gipuzkoako zerrendaburu Maria Eugenia Iparragirre eta Xabier Txurruka Zarauzko alkatea eta Joseba Egibar GBBko presidentea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide