Xabier Txurruka eta Ixidor Larrañaga, Dama parean, gaur eguerdian.
Uda ekitaldiz beteta dator. Eguerdian hurrengo hilabetetako egitarauaren berri eman dute Turismo zinegotzi Ixidor Larrañagak eta Xabier Txurruka alkateak. Zehazki, Dama parean, hondartzan egin dute agerraldia, sasoi honetan askotariko jardunaldiak izango diren gunean. Larrañagak adierazi du orain arte arrakasta izan duten ekitaldiak mantentzeaz gain, askotariko berrikuntzak gehitu dituztela udalak, Zarauzko Turismo Bulegoak, Jaien sailak zein beste hainbat eragilek. Helburua da uztailean, abuztuan zein irailean "aspertzeko aukerarik ez izatea". Sanpelaioen ondoren jarriko du turismo bulegoak eskuragarri egitarau osoa, bost hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta katalanez.
Txurrukak aipatu ditu ekitaldi esanguratsuenak. Aipamen berezia egin dio aurtengo Aste Nagusiari. "Zarauzko Udalak apustu sakona egin du aurten amabirjinei bultzada emateko. Festa horiek biziberritu beharra zegoen". Lehen abuztuaren 14tik 16ra izaten ziren eta aurten, berriz, 13tik 21era ospatuko dituzte. Egun horietan, Zarauzko Ikurrina estropadak jokatuko dituzte, Euskotren ligakoa, TKE ligakoa, KAE-1 ligako gizonezkoena eta Gipuzkoako ligako emakumezkoena; bi su artifizial saio; Desioak sutan Sahararentzat elkartasun jaialdia; Garden musika eta dantza jaialdia, Alos Quartet, Oreka TX eta Aukeran taldeen eskutik; I. Zarautz Uda Music Festival eta Los Secretos taldearen kontzertua. Cadena 100 irrati katearen eskutik etorriko da talde hori hilaren 18an, Dama parean kontzertua ematera.
Irakurri albistea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.