Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina egingo dute datorren astean eskualdean

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 22a

Minbiziaren Aurkako Elkarteak herritarren artean sentsibilizazio kanpaina egingo du hurrengo astetan, eta azaleko minbizia izateko arriskuaren aurrean eguzkia hartzerakoan kontutan hartu behar diren neurriak azalduko dizkiete herritarrei. Elkartetik azaldu dute, eguzkia era desegoki batean hartzeak larruazaleko lesioak eta gaixotasun larriak eragin ditzazkela. Horregatik, hondartzetan eta igerilekuetan, nahiz kalean eguzkitik babesteko beharra azpimarratu dute. Informazio puntuetan eguzkia hartzeko gomendioak eta autoebaluazioa egiteko argibideak emateaz gain, azaleko melanina neurtzeko azterketa ere egingo zaizkie herritarrei. Informazio postuak 10:00etatik 13:00etara jarriko dituzte: Ekainaren 24an, ostiralean, Azkotiko igerilekuan. Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, ostegunean eta ostiralean, Zarauzko Munoa plazan. Uztailaren 11n, astelehenean, Azpeitiko plazan. Uztailaren 12an, astartean, Orioko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide