Aldaketa berriak Manzisidor, Gipuzkoa eta San Frantzisko kaleetan

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 22a

Astelehenean hasi ziren lanekin eta datorren asterako amaituko dituzte. Aldaketen artean, orain arte Gipuzkoa kalean egon den taxi geltokia San Frantzisko kalera lekualdatu dute.
Mugikortasuna eta segurtasuna hobetze aldera, Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) hainbat aldaketa egin ditu herrian azken hilabeteetan. Bizkaia kalea irekitzearekin "emaitza onak" izan dituen arren, Mantzisidor eta Gipuzkoa kaleetako norabide aldaketek bestelako eragina izan dutela ikusi dute. Egoera hobetzeko, zuzenketa batzuk ari dira egiten. Herenegun hasi ziren lanekin eta nagusiak egin dituzte dagoeneko. Datorren astean zuzenketa guztiak bukatuko dituztela aurreikusita dute. Albistea osorik, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide