Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tropela elkarteak antolatuta, ziklistatxo eta kaniken lasterketak jokatu dituzte Zarauzko hondartzan.
Adin guztietako herritarrak bildu dira Galtxagorri elkartearen parean, Tropela Hondartzan ekitaldian parte hartzeko. Goizean zirkuiituak prestatu ondoren, ziklistatxoen lasterketak jokatu dituzte, kaniken laguntzarekin.
Txapelketaz gain, «lehengo txirrindularitzaren erakusleiho» gisa, erakusketa atondu dute malekoian. Bertan, eskuz margotutako berunezko ziklistatxoak; kromoak; aldizkariak; garai bateko Karpy ziklista taldearen materiala; kromoak; Juan Mari Tolinen argazkiak eta bestelako materiala dago ikusgai.
[flickr_set id="72157669407729492"]