Irudietan: Zarauzko Zelai Ondoko jaietako bigarren eguna

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 18a, 20:30

Auzo krosa, zumba saioa, parrillada... Askotariko ekintzak izan dira auzoan.

Atzo murgildu ziren herritarrak Zelai Ondoko jaietan, eta gaur ere izan da zer gozatua auzoan. Euriak tarteka atseden eman du eta askotariko ekitaldietan hartu dute parte zarauztarrek. Goizean marrazki eta tortilla lehiaketak izan dira, eta arratsaldean, berriz, auzo krosa jokatu dute haurrek. Orain zumba ari dira praktikatzen. Bolatokia zein toka gunea ere ireki dituzte, nahi duena bertan trebatzeko. Gauean, parrilladaren ostean jarraituko du festak. Davila disko-jartzaileak girotuko du eta Iratzar taldearekin dantzaldia izango da. Bihar ere askotariko ekintzak izango dira. Hona hemen egitaraua: 09:00. Txistulariak auzoan zehar. 10:00. III. Bola eta Toka Txapelketa. 11:00. Haur jolasak eta buruhandiak. 14:00. III. Auzo Bazkaria. Txartelak salgai daude Zelaitxo, Iluntze eta Aritzbatalde tabernetan 16:00. Ezten Giro taldea. [flickr_set id="72157669929773125"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide