Bolatokiaren bueltan, giro

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 17a

Gaur arratsaldean hasiko dituzte Zelai Ondo auzoko jaiak. Festak datorren ostegunean bukatuko dituzte, San Joan suarekin.

Asteburuan jai giroa nagusituko da Zelai Ondo auzoko bolatokian eta pistan. (Aritz Mutiozabal) "Hirugarren urtez jarraian, Mitxelena, Justo-Enea eta Poligonoko lagunak auzoko festak aurrera ateratzeko gogotsu ari gara elkarlanean". Zelai Ondoko jai batzordeak halaxe dio jaien egitaraua iragartzeko kaleratu duten liburuxkako agurrean. Gogotsu eta festei hasiera emateko prest. Gaur arratsaldean botako dute txupina, 18:00etan, eta San Joan sua itzali bitartean, jai giroa izango da nagusi. Aurreko urteetako dinamika berari heldu diote, eta antzeko ekitaldiak antolatu dituzte, auzoko pista eta bolatokiaren bueltan. Gaur arratsaldean Izetaren harri-jasotzaile eskolakoen eta Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia atalekoen erakustaldia izango da, eta, bien bitartean, parrillada egingo dute. Gauean, Fan & Go taldearen emanaldiak girotuko du auzoa. Albistea osorik, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide