Hondartza taldeko partaideak astelehen eta ostegunetan Langako plazako bulegoan. (Hondartza)
"Kopa bat ardo ni baino gehiago zen". Gaixotasuna eta infernua hitzak nabarmendu dituzte Martinek eta Fernandok. Asmatutako izenak dira horiek, alkoholiko anonimoak izanik elkarrizketatuen identitatea ezagutaraztea sahiestu behar delako. Izan ere, anonimotasuna mantentzea sendaketa prozesuko zutabeetako bat da.
Alkoholismoa gaixotasuna da, hala deklaratu zuen 1953an Osasunaren Mundu Erakundeak, besteak beste, diagnostikatu, pronostikatu, tratatu, errehabilitatu eta prebenitu daitekeen zerbait delako. Martinek badaki: "Jendeak pentsa dezakela bizio bat dugula, baina ez da hala". "Adikzioa da, ez zaletasuna", biribildu du Fernandok.