Musika Bandako kide Joxe Isastik eta Joxepe Aristik igoko dute bandera sanpelaiotan

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 16a

Helduen danborradan, Elixabete Larrañagari emango diote aurtengo San Pelaio Makila. Aurten estreinakoz erraldoien eta buruhandien topaketa egingo dute San Pelaio Egunez.

Sanpelaioetako egitaraua aurkeztu dute Udaberri elkartean. (Aritz Mutiozabal) Sanpelaioetako egitaraua aurkeztu du arratsaldean Xabier Txurruka alkateak, Udaberri elkartean, danborradan parte hartuko duten hainbat gazte eta heldurekin. Asteburu honetatik hasita, festa giroan murgilduko da herria. Zelai Ondo auzoko jaiak ostiralean abiatu dira eta San Joan Suarekin biribilduko dituzte, hilaren 23an, Mitxelen kalean. Iñurritzan larunbatean ekingo diete sanpelaioei, auzo jai batzordeak antolatutako ohi ekitaldiekin. San Pelaio jaien hasiera ofiziala, ordea, ekainaren 25ean izango da. Haurren 38. Agerraldia izango da aurtengoa: lau auzotatik aterako dira herriko gaztetxoak danborrak astintzen eta desfilean, 18:30etik hasita. Aurretik, eguerdian, alkateak aginte makila emango dio Danbor Nagusiari udaletxeko balkoian. Albistea osoa, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide