Negoziazio kolektiboaren zentralizazioa salatu dute

Zarauzko Hitza 2016ko ekainaren 15a

ELAk deituta, elkarretaratzea egin dute Lege Zaharren enparantzan langileentzat baldintza duinak eskatzeko.

ELA sindikatua Prekarietateari Stop kanpainan dago murgilduta eta gaur, zehazki, negozioazio kolektiboaren estatalizazioaren kontrako elkarretaratzea egin dute Zarautzen, Lege Zaharren enparantzan. "Estatalizazio hori etorri da  [Jose Luis Rodriguez] Zapaterok-eta bere garaian onartu zituzten erreformen ondorioz negoziazio kolektiboaren eremua estatura bideratzen delako. Horren eraginez, hemen patronalek bertako hitzarmenak iraungitzen utzi eta Madriletik hasi dira akordioak sinatzen CCOO eta UGT. Hemen ez dute gehiengoa, han bai, baina hemen eragina duten han sinatzen dituzte  hitzarmenek". Bertako patronala ere "joko horretan sartu" dela dio Urola Kostako ELAko Amagoia Unanuek, eta horrek arriskua dakarrela, bereziki, sektore publikoko azpikontratatuentzat. Albiste osoa, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide