Zarauzko TAOren mapa.
TAO sistema "erraztu eta eraginkorragoa zein ulerterrazagoa" egiteko helburuarekin, hainbat aldaketa egin ditu Zarauzko Udal Gobernuak aparkaleku sisteman. Udazkenean parte-hartze prozesua eraman zuen aurrera sisteman hobekuntzak egite aldera, eta bileretan herritarrek egindako ekarpen ugari jaso dituzte TAO berrian. Gaur bertan jarriko dute abian, aldaketekin. Besteak beste, koloreak aldatu dituzte, eremuak, iraupena eta baita bereizgarri bereziak sortu ere.
Ordutegia mantenduko dute: egunero 09:00etatik 20:00etara egongo da martxan. Baina aparkatzeko lau orduko muga kenduko da; egun osoz aparkatu ahalko da autoa. Errotazio altuko guneak ere berdin mantenduko dituzte: igandetan eta jai egunetan eremu urdin gisa funtzionatuko dute; astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara izango dira martxan eta larunbatetan, aldiz, 09:00etatik 13:00etara.
Jarraitu albistea irakurtzen
Zarauzko Hitzaren webgunean.