Ezkerretik hasita, Gabotako Mireia Alberdi eta Garbiña Aizpitarte zein Kultura zinegotzi Nekane Iribar, Modeloko balkoian. (Amaia Ventas)
1991ean sortu zuen Garbiñe Aizpitarte zarauztarrak Gabota dantza ikastegia, kanpoan dantzan eta antzerkian ibili ondoren. Gerora, gehitu zitzaion Mireia Alberdi irakaslea. Ordutik 25 urte pasatu dira, eta hori ospatzeko, ikus-entzunezko bat sortu dute, udalaren babesarekin. Uxua Garin zarauztarrak egin du
Eskerrik asko lana. "Gabotako ikaslea izan zen hura ere, eta ongi ezagutzen du dantza mundua barrutik", jakinarazi du
Alberdik. Ez dute gehiegi aurreratu nahi izan, "sorpresa" izatea nahi baitute, baina lanaren asmoa argitu dute. "Hainbeste urtetan Gabota babestu duten dantzariei eskerrak emateko modu bat da. Zarauzko dantza munduan jardun duten dantzari denen lana aitortzeko zerbait berezia egin nahi izan dugu", aitortu du Aizpitartek.
Horietako bat aipatu dute biek ala biek: Goizane Arregi. "Urteetan dantza plazara ateratzeko lan handia egin du", dio Arregik. "Askok Zarautzen hari esker egin dute dantza", gaineratu du Aizpitartek. Horrez gain, Maria Antonia Uranga ere gogoratu du Aizpitartek. "Bilbon jardun nuen harekin dantza ikasten. Zarautzen ere eskolak ematen zituen, udaletxeko goiko solairuan lehenbizi eta Gaztelekuko sotoan gero". Dantza ikastegia ireki zuenean bertan dantza irakastera gonbidatu zuen Aizpitartek garai bateko haren irakaslea. Zarauzko Mollarri eta Azkoitiko Sahatsa dantza taldeak ere joaten ziren Aizpitarterengana teknika ikastera.
Albistea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.