Hotz Zarautz eta Zumaiako Harreraren Aldeko Taldeko kideak, eta Ainhoa Murua eta Jon Unanue triatletak. (Aritz Mutiozabal)
Ekainaren 20a Errefuxatuen Nazioarteko Eguna dela-eta, Gipuzkoako Harreraren Aldeko Plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu igande honetarako, ekainaren 19rako. Elkarretaratzea eta manifestazioa deitu dute Donostiako Bulebarrean, 13:00etan, errefuxatuei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, bizikleta martxak antolatu dituzte, Zarauztik, Irundik eta Hernanitik Donostiara abiatuko direnak.
Martxa bakoitzak errefuxiatu kanpaleku baten izena eramago du, eta Zarauztik irtengo dena Lampedusa izango da; Irungoa Idomeni eta Hernanikoa Lesbos. Hiru martxak Bulebarrean elkartuko dira 12:00ak aldean, eta ondoren elkarrekin hiri zirkuitua osatuko dute.
Jarraitu albistea irakurtzen
Zarauzko Hitzaren webgunean.