EH Bilduk kanpaina ekitaldia egin du Zarauzko malekoian

Aritz Mutiozabal 2016ko ekainaren 11

Eh Bilduren ekitaldian, Marian Beitialarrangoitia zerrendaburua hizketan (Aritz Mutiozabal). Kanpaina ekitaldia egin du EH Bilduk gaur eguerdian Zarautzen, ekainaren 26ko hauteskundeen harira. Malekoian izan da, Galtxagorri parean, eta bertan hartu dute parte Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Marian Beitialarrangoitia legazpiarra eta zerrendan bigarren Iñaki Ostolaza zumaiarra, baita Senaturako Gipuzkoako zerrendan bigarren Maite sarasua zarauztarra ere. Ekitaldi hasieran hautagaiek hitz egin dute, eta, jarraian, bertaratu direnek euren kezkak eta galderak adierazteko aukera izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide