Occhi Di Farfalla taldeko kideak: ezkerretik hasita, Bati, Jokin Azpiazu, Miren Aranguren eta Hodei Esteban. (Hodei Esteban)
Tximeletaren begiak lehengo bera izaten jarraitzen duen arren, bestelako begirada bat du gaur egun. Bikote akustikoa izatetik laukote elektrikoa izatera pasatu da Occhi Di Farfalla taldea (tximeleta begia italieraz), eta formatu horretan eman dute argitara bere bigarren diskoa:
Lerroetatik ihes. "Abesti akustikoak sortzen genituenean ere asko hurbiltzen ginen nagusiki entzuten dugun musikara. Konturatzen ginen akustikorako egiten genituen abesti horiek ere modu elektrikoan funtzionatu zezaketela", azaldu du taldeko abeslari Miren Arangurenek.
Bat-batean eta naturaltasun osoz gauzatu dute metamorfosia, "ezer gehiegi pentsatu gabe". Iazko udan Europan barna egindako bira izan zen guztiaren ardatz. Hasierako bikotea –Aranguren eta Hodei Esteban gitarrista– biran murgiltzekoa zen, eta lagun duten Bati bateria-jotzailea gogo berarekin zebilela-eta, eurekin joatea proposatu zioten. Ondoren, Jokin Azpiazu batu zitzaien baxu-jotzaile gisa.
Erreportajea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.