Espainiako Estatuko saririk potoloena emango du Zarauzko XXX. Triatloiak

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 9a

Distantzia ertaineko espezialista onenak hartuko dute parte larunbatean: besteak beste, Eneko Llanos, Ainhoa Murua, Fernando Alarza, Line Thams eta Gustavo Rodriguez.

Patricia Damian, Xabier Txurruka, Line Thams eta Joseba Iriondo, gaur eguerdiko aurkezpenean. (Aritz Mutiozabal) Espainiako Estatu osoan distantzia ertaineko lehiaketa batek emango duen sari ekonomiko handiena jasoko dute aurtengo Zarauzko Triatloiko irabazleek. Gizonezko eta emakumezko txapeldunei 5.000na euro emango dizkiete, hain zuzen ere. "Triatloiaren 30. urteurrena ospatzeko modua izan da, eta, era berean, goi mailako espezialistak erakartzekoa. Badirudi lortu dugula", aditzera eman du Zarauzko Triatloi Elkarteko lehendakari Patricia Damianek. Diru-sariak eragina izan duela nabarmendu du Zarauzko Triatloi Elkarteko kide Joseba Iriondok. Izan ere, distantzia bereko Espainiako Tapelketa jokatuko da asteburu honetan Valentzian, eta triatleta askok Zarauzko proban lehiatzeko hautua egin dute. "Bularra puztu dezakegu, nazioartean, Espainiako Estatuan eta Euskal Herrian dauden espezialista onenak izango ditugulako. Horien artean, triatleta olinpikoak ere bai". Irakurri albiste osoa, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide