Bi irteera egingo dituzte Pagoetakoek, hilaren 18an Auñamendira eta hilaren 19an Mallo de Acheritora. Isabako Oxanea aterpetxean hartuko dute ostatu. Izena emateko beharrezkoa da mendian federatuta egotea. Federatu gabe daudenei izapideak egingo dizkiete. Mendi elkarteko webgunearen (pagoeta.com) bidez eskatu daiteke edota ordezkariekin harremanetan jarri 943-13 29 11 telefonora deituta zein pagoetame@gmail. com helbidera idatzita.
Elkarteko bazkideek gaur eta bihar eman dezakete izena eta bazkide ez direnek ostegunean eta ostiralean, elkartean bertan, 20:00etatik 21:00etara. 25 urtetik beherako bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 65 euro. 25 urtetik gorako bazkideek, berriz, 85 euro eta 5 euro gehiago bazkide ez direnek. 2095 5076 48 1065685215 (Kutxabank) eta 3035 0029 65 0290015562 (Laboral Kutxa) kontuetan egin beharko dira ordainketak.