Joan de ostegunean egin zuen ekitaldia Aritzbatalde kiroldegiko aretoan. Elkarrekin Ahal Duguren Gipuzkoako lehen eta bigarren hautagaiak izan ziren bertan; Josetxo Arrieta (Podemos) eta Isabel Salud (Ezker Anitza-IU), hurrenez hurren. Haiekin batera, Gipuzakoako Equoko ko-bozeramaile Loic Alejandrok eta Irabazi Zarautzeko kideek ere hartu zuten parte. Ekainaren 26ko hauteskundetara begirako proposamenen berri eman zuten.