Bigarren denboraldia jokatu du futbol jokalari zarauztarrak Athleticen, eta asteburuan Espainiako Liga irabazi dute; iaz hirugarren bukatu zuten urtea. Larunbatean 3-0koarekin irabazi zion Oviedori, baina Bartzelonak zer egin zain zeuden: talde katalanak galdu egin zuen atzo, eta gisa horretan liga bereganatu du Athleticek. Lizasori aurten bukatzen zaio kontratua Athleticekin.