Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Trenbide Sarearen eta Uraren ahozko oniritzia jaso du udalak, baina txosten ofizialik gabe bozkatu zuten gaia aurreko udalbatzarrean.
Joan den osteguneko Zarauzko udalbatzarrean behin betiko onespena eman zitzaion Asti kirolgunean dauden kirol ekipamendu publikoko eraikinak hobetu eta handitzeko hiri-berrikuntzako plan bereziaren proiektuari, Udal Gobernu taldearen (EAJ eta PSE-EE) eta Irabazi Zarautz taldearen aldeko botoekin; EH Bildu, berriz, abstenitu egin zen. Errugbi zelaiko eraikina handitu eta dutxa berriak egin, errugbiko harmailak estali eta kirolguneko argindarra indartzeko lanak egingo dituzte Astin. Hain justu, aldagelen eraikina %10 baino gehiago haziko da, eta beharrezkoa izan da Plan Berezi bat idaztea hazkuntza hori justifikatzeko.