Aresti kalean abiatuko dute bihar aurtengo asfaltatze plana

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 2a

Bihar hasiko dute aurtengo asfaltatze plana. Mendilautan hasiko dira lanekin, eta Aresti kalea izango da zerrendako lehenbizikoa. Auzo horretako lanak amaitu ondoren, astelehenean Alde Zaharrean jarraituko dute asfaltatze lanekin. San Frantzisko kalea ...

Bihar hasiko dute aurtengo asfaltatze plana. Mendilautan hasiko dira lanekin, eta Aresti kalea izango da zerrendako lehenbizikoa. Auzo horretako lanak amaitu ondoren, astelehenean Alde Zaharrean jarraituko dute asfaltatze lanekin. San Frantzisko kalea asfaltatuko dute eta arratsaldean, berriz, Foruen plaza. Lanak egingo dituztela aprobe- txatuz, plaza horretako norabidea ere aldatuko dute. Aurreikusi dute astearterako amaituko dutela obrekin.

Lanek irauten duten bitartean, aldaketak izango dira kale horietan. Hain zuzen, San Frantzisko kalea itxita egongo da astelehenean, 08:00etatik aurrera. Foruen plaza astearte arratsaldean itxiko dute. Bi egun horietan Lege Zaharren enparantza zabalduko dute zama lanetarako, 08:00etatik 20:00etara. San Frantzisko itxita egongo denez, Santa Marinako sarbidea irekiko dute astelehenean, eta asteartean Zigordia kaletik ere sartu ahalko dute Lege Zaharren enparantzara.

Asteazkenetik aurrera Hegoalden jarraituko dute asfaltatze lanekin. Orsa enpresa arduratuko da obra horiek egiteaz, 181.448 euroko aurrekontuarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide