Herritar guztien festa

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2016ko maiatzaren 25a

Ekainaren 4an ospatuko dute Zarauztik Mundura, Mundutik Zarautzera kulturaniztasunaren jaialdia. Aurrez, igande honetan herri bazkaria eta dantzaldia izango dira GaztelekuanBederatzi urte beteko ditu aurten Zarauztik Mundura, Mundutik Zarautzera jaiald...

Ekainaren 4an ospatuko dute Zarauztik Mundura, Mundutik Zarautzera kulturaniztasunaren jaialdia. Aurrez, igande honetan herri bazkaria eta dantzaldia izango dira Gaztelekuan

Bederatzi urte beteko ditu aurten Zarauztik Mundura, Mundutik Zarautzera jaialdiak. Festa horren bidez, herriko kulturaniztasuna erakutsi eta goraipatu nahi du Zarauzko Udalak, Iratxe Zorrozua Immigrazio zinegotziaren arabera, «guretzat gure herrian dugun aberastasun handienetako bat delako». Horregatik, babestu eta herritar guztiekin partekatu behar den ekitaldia dela nabarmendu du.

Aurten ekainaren 4an ospatuko dute Kulturaniztasunaren jaia. Berrikuntza gisa, herrialde guztietako ordezkariak zentralizatuta egongo dira. Alegia, postu ezberdinetan banatu ordez, barra bakarraren bueltan bilduko dira guztiak. Bertan hartuko dute parte, besteak beste, Argentina, Bolivia, Kolonbia, Venezuela, Pakistan, Nikaragua, Dominikar Errepublika, Sahara, Peru, Senegal eta Guatemalako ordezkariek, eta euren herrialdeetako produktuak eskainiko dituzte.

12:00etan hasiko dute jaialdia, eta askotariko ekintzak izango dira horren barruan: munduko dantzak; musika emanaldiak; haurrentzat txokolatada zein jolasak; sukaldaritza erakustaldia eta karaoke lehiaketa, besteak beste.

Txapelketa horretan parte hartzeko antolatzaileei deitu beharko zaie telefonoz ondoko zenbakietara: 603-72 52 59 (Adalberto), 615-72 48 94 (Gustavo) eta 607-64 83 90 (Silvia). Zehaztu beharko da abestiaren izena eta baita parte-hartzailearen izen-abizenak zein telefono zenbakia ere.

Igandean, herri bazkaria

Datorren igandean, berriz, herri bazkaria eta dantzaldia izango dira, Gaztelekuan. Bazkarian parte hartu nahi dutenek Dia saltokira joan beharko dute txartela eskuratzeko, 13:00etatik 20:00-etara bitartean.

«Guretzat Zarautzen diren guztiak dira zarauztarrak; berdin du bakoitza nondik eta noiz etorritakoa den», gaineratu du Zorrozuak. «Besoak zabalik jaso nahi ditugu guztiak, guretzat Zarauztik Mundura zarauztar guztion festa da, ez bakarrik kanpotik etorri direnena. Horregatik, herritar guztiak gonbidatu nahi ditut jaialdian parte hartzera».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide