Gose greban dago Ekhiñe Eizagirre Fresnesko espetxean

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 24a

Fresnesko espetxeko emakumeen moduluko euskal presoak ere gose greban hasi dira. Itziar Moreno bakartuta daukate maiatzaren 2tik, eta egoera salatzeko, Morenok berak eta Ekhiñe Eizagirrek gose greba hasi zuten atzo, astelehena; Iratxe Sorzabalek otordu batzuei uko egitea erabaki du. Espetxeko zuzendaritzak Morenori kartzelaz aldatuko dutela jakinarazi dio, baina han Euskal Preso Politikoen Kolektiboko beste kiderik gabe egotea ez dute onartzen presoek. Fresnesko gizonen moduluko euskal presoak ere gose greba mugagabean daude maiatzaren 10etik, Morenori elkartasuna adierazteko. Arraio Irratiko Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saioak Eizagirreren aitarekin hitz egin zuen atzo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide