Hitzartuk independentziaren inguruko herri galdeketa egingo du
Azpeitian ekainaren 5ean. Horrekin lotuta askotariko ekitaldiak antolatzen ari dira Azpeitian: hitzaldiak, kirol saioak... Igandean, maiatzaren 22an,
Independentziaren osteko eguna izenburu hartuta poesia errezitaldia egin zuten Urola Kosta eskualdeko hainbat idazlek Sanagustin kulturgunean. Honakoek hartu zuten parte: Iñigo Aranbarri, Jon Benito, Xabi Borda, Xabier Gantzarain, Felipe Murillo, Jose Luis Otamendi eta Juan Luis Zabala. Juan Karlos Merinok joaterik ez zuen izan, baina haren testua ere irakurri zuten saioan.