Liburu azoka eta aurkezpenak, Literaturiaren barruan

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 21a

Atzo egin zuten Literaturiaren irekiera ofiziala, Larruaren kodea errezitaldiarekin eta Ene maite kuttun guztiak ikuskizunarekin. Gaur, bigarren egunean ere askotariko ekitaldiak izan dira goizean, besteak beste, liburu azoka Musika Plazan, liburu aurkezpenak Garoan, tailerra eta baita estreinaldi bat ere. Hain zuzen, ITU Bandak eta Kaluse musika taldeak Isabel Iturberen bizitza eta heriotza ikuskizuna estreinatu dute eguerdian, Modelon. Arratsaldean ere izango da Literaturiaz gozatzeko aukera. 17:00etan Mr. Señora ikuskizuna estreinatuko dute eta 20:00etan Ruper Ordorikaren kontzertu intimoa izango da. Zarauzko Hitzaren atarian ikus daitezke irekierako eta gaurko argazkiak.     

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide