Josu Juaristik errefuxiatuen egoerari buruz hitzaldia emango du gaur

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 19a

Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria udalerrian izango da gaur, errefuxiatuen inguruan hitz egiteko. Turkian eta Sirian izana da azkoitiarra, GUE/NGL Europako Parlamentuko ezkerreko taldeetako ordezkariekin batera, mugan dauden atxilotze zentroet...

Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria udalerrian izango da gaur, errefuxiatuen inguruan hitz egiteko. Turkian eta Sirian izana da azkoitiarra, GUE/NGL Europako Parlamentuko ezkerreko taldeetako ordezkariekin batera, mugan dauden atxilotze zentroetan. Migratzaileen eta errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten orduan. Handik bueltan egindako prentsaurrekoan, Juaristik azaldu zuen Siriako mugaren «itxiera kriminala» dela eta 200.000 lagun beste aldean daudela harrapatuta, Alepo eta Turkiako mugaren artean.

Egoera «negargarrian» bizi dira Juaristiren arabera, «ia oinarrizko zerbitzurik, janaririk edo babesik gabe». Gainera, Turkiak eta Europar Batasunak sinatutako akordioa «ilegala izateaz gain, oinarrizko giza eskubideen aurkakoa» dela salatu zuen agerraldian, «onartezina eta zikina». Lotsagarria. Beste Europa bat posible da izenburupean emango du hitzaldia Juaristik, 19:00etan, Antoniano aretoan. Aurrez, 18:00etatik 19:00etara bidaian ateratako argazkien erakusketa jarriko du ikusgai areto horretan bertan. EH Bilduk eta GUE/NGL-k antolatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide