Magia eta afari solidarioa egingo dute ostegunean Cachi Bachin

A. Mutiozabal 2016ko maiatzaren 17a

Zarauzko Solidaritate Koordinadorak, Orokietako Balurdin guraso elkarteak eta Misevi Misiolari Bizentiar Sekularrek antolatuta, Magia Solidarioaren Eguna ospatuko dute ostegunean Cachi Bachi elkartean. Egitasmoa 19:15ean hasiko da, La Moskitia izeneko ...

Zarauzko Solidaritate Koordinadorak, Orokietako Balurdin guraso elkarteak eta Misevi Misiolari Bizentiar Sekularrek antolatuta, Magia Solidarioaren Eguna ospatuko dute ostegunean Cachi Bachi elkartean. Egitasmoa 19:15ean hasiko da, La Moskitia izeneko leku bat dokumentalaren emanaldiarekin. Zamorako Paco Gonzalez magoak La Moskitiara (Honduras) eginiko bidaia aurkeztuko du ikus-entzunezko horrekin. Ondoren, afari solidarioa izango da, eta afalostean, magoak ikuskizuna eskainiko du.

Egitasmoan eta afarian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, 679-08 09 46 edota 622-88 17 94 telefono zenbakietara deituta. Izen-emateak 20 euro balio du, eta bildutako irabaziak La Moskitiako proiektuetara bideratuko dituzte. Idoia Makazaga zarauztarra bertan dabil lanean azken urteetan.

Hurrengo egunean, ostiralean, Paco Gonzalez magoak ikuskizun berezia eskainiko du Orokieta Herri eskolako eraikin berrian. Bertako ikasleentzat nahiz beste eskoletakoentzat izango da, eta sarrerak euro bat balioko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide