Txirrindularitza egokitua txapeldun Zarautzen

Aritz Mutiozabal 2016ko maiatzaren 15a

Zarautz Hiria Kriteriuma baliatu dute aurten ere errepideko Gipuzkoa eta Euskadiko Txapelketak erabakitzeko

Txirrindulari parte hartzaile guztiak, Lege Zaharren enparantzan (Aritz Mutiozabal). Zarauztarra Kirol Elkarteak antolatuta, txirrindularitza egokituko IX. Zarauzko Hiria Kriteriuma jokatu dute gaur goizean. Era berean, errepideko Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak izan dira jokoan. Hainbat kategoria eta distantzia izan dira, guztiak ere Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidean lehian, eta Nafarroa kalean helmugaratui dira, Duke Enea parean. Eguerdi partean egin dute sari banaketa ekitaldia, Lege Zaharren enparantzan. Honako hauek izan dira aurtengo garaileak: Handbike Gipuzkoako txapelduna: Jon Galarraga Euskadiko txapelduna: Jon Galarraga MH2 mailako irabazlea: Andres Urbano MH3 mailako irabazlea: Renata Kaluza MH4 mailako irabazlea: Aingeru Senperena Trizikloa Ez da nahiko partaiderik izan, eta ez dute txapelarik eman. 1. Gonzalo Garcia, domina 2. Aitor Garciarena, domina Tandem Gipuzkoako txapelduna: Jon Estensoro eta Jose Mari Lekuona Euskadiko txapelduna: Jon Estensoro eta Jose Mari Lekuona Kriteriumeko irabazlea: Felix Martin eta Abraham del Caño Bizikleta Gipuzkoako txapelduna: Guillermo Prieto Euskadiko txapelduna: Oscar Garro MC2-MC3 mailako irabazlea: Oscar Garro MC3 mailako irabazlea: Guillermo Prieto MC4 mailako irabazlea: Alfonso Postigo Irudietan: Txirrindularitza egokituko Zarautz Hiria Kriteriuma (Zarauzkohitza.eus)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide