Hasiera ematen diote Zarauzko iraupeneko ibilaldiari

Aritz Mutiozabal 2016ko maiatzaren 15a

Eguraldia lagun ez badute ere, gogotsu ekin diote proba luzeko mendizaleek ibilbideari

Proba luzeko mendizaleak agiria zigiliatzen Gaztelekuan (Aritz Mutiozabal). 600 lagun espero ditu Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Iraupeneko V. Mendi Ibilaldian, hiru probak kontuan hartuta. Ibilbide luzekoak 07:00etan abiatu dira Gaztelekutik, 280 lagun inguru. Hauek 45 kilometro osatu beharko dituzte eskualdean barna, 2.350 metroko gorabeherarekin. Eguraldia goibel dute, eta zaparradak botatzen ari da tarteka. Ibilaldi txikikoak 08:00etan irtengo dira, eta Ttipi-ttapa probakoak, berriz, 09:30ean. Ibilbide guztiak Gaztelekuan hasi eta bukatuko dira. Argazki gehiago Zarauzkohitza.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide