Pilota txapelketarekin abiarazi dituzte santamarinak, Zarautzen

Aritz Mutiozabal 2016ko maiatzaren 14a

Santa Marinako pilota txapelketako finalerdiak Gaztelekuko frontoian (Aritz Mutiozabal). XXVII. Santa Marina Txapelketako finalerdiak jokatu dituzte goizean, Gaztelekuko frontoian. Kanporaketako irabazleak finalerako sailkatu dira; maiatzaren 12an jokatuko dute, 10:30ean, La Salle zaharreko frontoian, eta eguraldi txarrarekin Gaztelekuan.
LH 5. eta 6. mailako zortzi bikote aritu dira lehian; maila bakoitzean launa bikote. Bosgarren mailakoak 18 tantora jokatu dituzten euren partidak, eta seigarren mailakoak, berriz, 22ra. Emaitzak honako hauek izan dira: LH 5. mailako finalerdiak Oñatz Orbegozo-Ugaitz Urbitarte 18 Ander Leunda-Ander Manterola 4 Ander Fresco-Oihan Elustondo 18 Manex Landa-Iñigo Iriondo 13 LH 6. mailako finalerdiak Xabier Sudupe-Unai Mujika 2 Irati Larrañaga-Beñat Lizaso 22 Xanti Ostolaza-Paula Izulain 22 Manex Zubizarreta-Oier 17   Partidetako argazki bilduma Zarauzkohitza.eus atarian daude ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide