Figura txikiak ikusgai Zarauzko Itxasmendiko auzo elkartean

Aritz Mutiozabal 2016ko maiatzaren 14a

Gipuzkoako Modelismo Estatiko Elkarteko kideak lanean, Itxasmendi auzo elkartean (Aritz Mutiozabal). Gipuzkoako Modelismo Estatiko Elkarteko kideek euren zaletasuna ezagutzera emate aldera, maketa eta figura txikien erakusketa egiten ari dira gaur Itxasmendiko auzo elkartearen lokalean. Era berean, elkarteko kideak lanean ikusteko aukera dago. Auzo elkartearekin elkarlanean antolatu dute egitasmoa, eta goizean jende dezente gerturatu dela azaldu dute. Arratsaldean 16:00etatik 20:00etara bitartean bisitatu ahal izango da. Egitasmoko argazki bilduma Zarauzkohitza.eus atarian ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide