Ekitaldi ugari izango da bihar, Santa Marina jaietarako girotzeko

A. Ventas Aldabaldetreku 2016ko maiatzaren 13a

Hilaren 21a da Santa Marina Eguna, eta urtero legez, egitarau betea antolatu du festa batzordeak. Asteburu honetan ere izango dira hainbat ekintza. Batetik, XXVII. Santa Marina Pilota Txapelkeko finalerdiak jokatuko dituzte La Salle zaharreko frontoian...

Hilaren 21a da Santa Marina Eguna, eta urtero legez, egitarau betea antolatu du festa batzordeak. Asteburu honetan ere izango dira hainbat ekintza. Batetik, XXVII. Santa Marina Pilota Txapelkeko finalerdiak jokatuko dituzte La Salle zaharreko frontoian 10:30ean. Bestetik, 16:00-etan Santa Marinako XXXV. Mus Txapelketa jokatuko dute Santa Marinako plazatxoan. 15:30etik aurrera eman beharko da muserako izena. Horrekin batera, 19:30ean Elektrotxufla taldeak kalea girotuko du.

Bestalde, astelehenean, asteartean eta asteazkenean danborradako entseguak egingo dituzte, Merkatu Plazan 21:00etan. Hilaren 20an izango da Santa Marina danborrada, 22:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide