Herriko emakumerik zaharrena da Carreño. 105 urte bete zituen atzo, eta Xabier Txurruka alkatearen eta Miren Letamendia Hirugarren Adineko zinegotziaren bisita jaso zuen. Zoriondu eta loreak oparitu zizkioten, eta harekin solasean aritzeko aukera izan zuten. Jaiotzez bilbotarra da, eta 1985ean etorri zen Zarautzera bizitzera, haren ahizpa Itziar herrian bizi zelako; hau da, Jorge Oteizaren emaztea. Bere lagun eta zaintzale Trudi Roblesekin bizi da gaur egun Ixpilla plazan. Osasunez oso ondo dago eta asko eskertu zuen jasotako bisita.