Ipar Korearen inguruan dauden "uste okerrak" argitu ditu Cao de Benosek Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 7a

[caption id="attachment_298665" align="aligncenter" width="300"]Alejandro Cao de Benos azalpenak ematen Garoa liburu dendan. (Aiora Larrañaga) Alejandro Cao de Benos azalpenak ematen Garoa liburu dendan. (Aiora Larrañaga)[/caption] Kim Jong Un generalaren aginduetara lanean ari den atzerritar bakarra da Alejandro Cao de Benos eta Ipar Korearen errealitatea hizpide izan du gaur eguerdian Zarauzko Garoa liburu dendan. Hitzaldia hasterako aretoa bete egin da, eta eskualdeko hainbat herritatik iritsitako herritarrek adi-adi jarraitu dituzte Cao de Benosen hitzak. Lehenik eta behin ordu laurdeneko sarrera egin du, eta herrialdearen testuingurua eta funtzionamendua azaldu du. Mendebaldeko herrialdeetan oinarri den kapitalismoaren eta Ipar Koreako sozialismoaren arteko konparaketa ere egin du Cao de Benose, eta herrialdeko sistema ulertzeko kontutan izan behar diren berezitasun kulturalak hizpide izan ditu. Gero hitzaldian bildu diren herritarren galderei erantzun die Ipar Koreako Kanpo Harremanetarako idazkariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide