Arkamurka: "Proiektua eraikitzen bada, leku hori erabat desnaturalizatuko da"

Zarauzko Hitza 2016ko maiatzaren 6a

Arkamurkak alegazioa sartu du Talaimendiren magalean eraiki nahi duten surf zentroaren aurka. Mahai ingurua antolatu dute maiatzaren 10erako, gaia jorratzeko.

Arkamurka natura elkarteak Talaimendiren magalean Powertxiki enpresak eraiki nahi duen surf zentroaren aurkako alegazioa sartu du udalean, Erriberetako Parketik kanpora eramateko eskatuz; Iñurritzako estuarioak osatzen duen eremutik —Biotopoa, Irita eta Astitik— kanpo, hain zuzen ere. Arkamurkaren ustez, "lautadan eraikita dagoen eremua bere osotasunean baliatu arte, ez genuke hiritartu gabe dagoen eremu berririk okupatu behar. Lurzorua mugatua da, eta lehendik ere Zarautzek baditu hainbat eremu hiritartu ondoren, erabilpenik ez dutenak. Natur balioa galdu dute, baina ez dute bestelako erabilerarik". Proiektuaren kokapena Iñurritzako biotopoaren barruan sartzen ez den arren, "mugan" dagoela nabarmendu du, eta "inguruko eremuak dituen natur balioak" dituela. "Dudarik gabe, paisaian izango luke eraginik handiena, eta paisaia da Iñurritzako biotopoa babesteko erabili zen irizpideetako bat". Jarraitu albistea irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide