Garbitzaileek elkarretaratzea egin dute Lege Zaharren enparantzan. (Aritz Mutiozabal)
Limpiezas Villar arduratzen da Zarauzko Udaleko eraikinen garbiketaz; hau da, kultur etxea, Orokieta eskola, haur eskola, musika eskola, kiroldegia, gaztelekua eta abar garbitzeaz. Azpikontratatutako enpresa bat da, eta 40 langilek osatzen dute, guztiak emakumezkoak. 2010 eta 2012 arteko hitzarmen bat dute, eta 2012tik hitzarmenik gabe eta babes juridikorik gabe ari dira lanean.
"Udalarekin negoziatzen ari gara hitzarmen berri bat, egoera ekonomiko-sozial bat izateko. Prozesu horretan urte eta erdi daramagu, eta ez dugu erantzunik jaso udalaren aldetik, ezta enpresaren aldetik ere", adierazi du ELA sindikatuko zerbitzuetako ordezkariak Janire Diazek.
Albistea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.