Hondartzako futbol txapelketako finalak jokatuko dituzte etzi

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 22a

Eskolartekoen eta senior mailakoen finalak izango dira igandean. Lau partida jokatuko dituzte eskolartekoek: 5. mailako kimu nesken mailan, Salleko A eta Orioko 51 taldeen artean; 5. mailako kimu mutilen mailan, Orioko 54 eta Salleko BM artean; 6. mai...

Eskolartekoen eta senior mailakoen finalak izango dira igandean. Lau partida jokatuko dituzte eskolartekoek: 5. mailako kimu nesken mailan, Salleko A eta Orioko 51 taldeen artean; 5. mailako kimu mutilen mailan, Orioko 54 eta Salleko BM artean; 6. mailako kimu nesken mailan, Ziztu bizian eta Burujaleak artean eta 6. mailako kimu mutilen mailan, Zaragueta 6 BM eta Txikiteroak artean.

Seniorretan ligak eta kopak jokatuko dituzte emakumezkoek zein gizonezkoek. Kupela taberna eta Balearri Elkano arrandegia taldeak ariko dira nor baino nor nesken ligan, eta Asti pinturak eta Ulacia autobusak gizonezkoenean. Nesken XII. Emilio Olazabal Kopa partida Katixa eta Sakana taberna taldeek jokatuko dute, eta gizonekoen XXII. Juan Irigaray kopa Kutixi artisau izozkiak eta Euskalduna tabernak.

11:30ean hasiko dira plaieroetako lehiak, baina aurretik parte-hartzaileek desfilea egingo dute, 11:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide