Jubenil mutilek Espainiako Txapelketa jokatuko dute, asteburuan

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 22a

Gaurtik igandera jokatuko da eskubaloi lehia, Aritzbatalde kiroldegian. Etxeko taldeaz gain, beste hiru talde ariko dira lehian: Anaitasuna, Mecanizados Aranda Villa de Aranda eta Carles Valbona KH7. Txapelketako lehen eta azken partidak zarauztarrek j...

Gaurtik igandera jokatuko da eskubaloi lehia, Aritzbatalde kiroldegian. Etxeko taldeaz gain, beste hiru talde ariko dira lehian: Anaitasuna, Mecanizados Aranda Villa de Aranda eta Carles Valbona KH7. Txapelketako lehen eta azken partidak zarauztarrek jokatuko dituzte. Gaur, 17:30ean, Carles Valbonaren aurka eta igandean, 12:30ean, Anaitasunaren kontra. Larunbatean, berriz, Mecanizadosen aurka ariko dira, 12:30ean.

Bestalde, jubenil neskek Espainiako Txapelketako sektorea jokatuko dute Vigon (Galizia). Carballal, Cleba Leon eta Gijon taldeak izango dituzte aurkari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide