Agerre Goikoa baserriaren ondoan eraikitzea aurreikusten dute surf zentroa. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)
SOS Talaimendi plataformako kideak "arduratuta" daude Talaimendiren hego-mendebaldean eraikitzeko asmoa duten azpiegiturarekin. Zehazki, Powertxiki S.L. surfari lotutako diziplina anitzeko prestakuntza zentroa sortzekoa da Agerre Goikoa baserriaren ondoko partzelan, babestutako Iñurritza biotopoko gune periferikoan, lurzoru ez urbanizagarrian. Zarauzko Udalbatzak proiektu horren Plan Bereziari lehenbiziko onespena eman zion otsailaren 25ean; EAJ eta PSE-EEren aldeko botoak jaso zituen. Txostena jendaurrean dago eta alegazioak egiteko epea zabalik; apirilaren 28ra arte aurkeztu daitezke.
SOS Talaimendi "ideologia politiko ezberdinetako norbanakoek" osatzen dutela argi utzi nahi izan dute, eta interes komun batek batu dituela: "Hirigintza iraunkor batean sinesten dugu, eta interes publikoaren alde lan egiteko elkartu gara; batez ere, naturguneen legezko erabilera publikoak bultzatu eta interes pribatutik defendatzeko".
Jarraitu albistea irakurtzen,
Zarauzko Hitzaren webgunean.
Powertxiki S.L.-ko arduradun Aritz Aranbururi gaiaz egindako elkarrizketa irakurtzeko, berriz, egin klik
hemen.