Nerea Arrien: "Pentsatzeko txokoa ez dago soilik buruan, gorputz osoan baizik"

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 20a

Gaur jasoko du lekeitiarrak XXXVI. Xabier Lizardi Saria, 19:00etan, Sanz Enea kultur etxean. 'Pentsatzeko txokoa' lanaren 2.500 ale banatuko dituzte eta Erein argitaletxeak Auskalo bilduman gehituko du testua.

14 lanen artean aukeratu dute zurea. Nola jaso duzu berria? Ezin nuen sinetsi; sorpresa itzela izan da niretzat. Lehenago ipuin laburren sariketa batzuetara bidali izan ditut lanak eta sariren bat edo beste irabazi izan dut, baina inoiz ez halakorik. Egia esan, ez nuen espero. Pentsatzeko txokoa da sariketara aurkeztu duzun lana. Zer da txoko hori? Pentsatzeko txokoa idatzi nuen nire ikasleekin pentsatuta. Orain arte nerabeekin egin izan dut lana, DBHko ikasleekin. Alaba jaio zenean, oposizioak atera nituen Haur Hezkuntzarako eta urte horretan bertan 6. mailakoei eskolak ematen jarri ninduten. Aldaketa handia izan zen niretzat. Konturatu nintzen badagoela adin bitarte bat, 10-13 urte artekoa, ez direnak ez haur ez nerabe edo biak direla aldi berean. Ohartu nintzen badutela emozio anabasa bat eta laguntza isila eskatzen dutela. Horren aurrean, erreminta bila hasi eta konturatu nintzen material pila bat dagoela haurrentzat eta nerabeentzat, baina ez adin horretakoentzat. Elkarrizketa osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide