Iazko eguzki behaketa, Munoa plazan (Hitza).
Arkamurka natur elkarteak antolatuta, Astronomia Astea ospatuko dute aste honetan. Lau hitzaldi eskainiko dituzte egunotan, eta urtero bezala, astea biribiltzeko, eguzki eta gau behaketak egitekoak ziren gaur; eguerdian Munoa plazan eta gauean, salberdingo lorategian. Eguraldiak, ordea, ez du lagundu eta bertan behera uztea erabaki dituzte. Edonola ere, aurrerago egiteko aukera ez dute baztertzen antolatzaileek. Behaketa saioak salbu, astea ondo joan dela gaineratu dute.