Pentsioen inguruko hitzaldia izango da Zarautzen, hilaren 22an

Zarauzko Hitza 2016ko apirilaren 14a

Miren Etxezarreta ekonomialariak eskaniko du solasaldia Antoniano aretoan, 18:30ean hasita. Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak antolatu du.

yaya_nieta-300x200-300x200 Miren Etxezarreta ekonomialaria pentsioen krisiaz, banaketa sistemaz eta erretiratuen etorkizunaz ariko da solasean datorren ostiralean, hilak 22, Zarauzko Antoniano aretoan eskainiko duen hitzaldian. Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak antolatu du hitzaldia eta 18:30ean hasiko da. Herritarrak bertaratzera gonbidatu dituzte. Duintasunakoek bidalitako oharra Zarauzko Hitzaren webgunean irakur daiteke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide